XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irri-par ttiki bat jaio zan monja-ezpañetan itz auek entzunik.

Ori zan erantzuna.

- Ez dezute bildur-dardarik?

- Aita, Jaungoikoaren eskuetan gaude.

Berak babestuko gaitu.

Zeñi bildur?

Ots, Jaungoikoak antxe nai zituan, Berak babestuko.

Gertu zeuden bizia emateko Jaungoikoak nai bazuan.

Ez, etziran bildurraren uztarpeko ollo epelak, antxe idoroko zituan etsaiak.

Teresalinaren eriotz egun-aurrea zan.

Apal-ostean izketan monjak.

Izket-orpoa beren buruen arriskua izan zan puska batean.

- Nik ez daukat iltzeko bildurrik, die Teresalinak.

Ori entzunda-edo:
- Biar zerbait gertatuta ere, etzazute gero iñolaz aspaldiko batean Ama Gabriela'k egin zuana egin, zien Monja-buruak arpegi parrekoiaz.

- Nik bai egingo dedala, darantzuio Teresalinak parrez-parrez.

Etzebillen txantxetan.

Itza itz eta esanak esan.

Ama Gabriela'rena auxe da: Ama Nagusia arriskuan ikuski, bera aren aurrean tinkatu besteari eskopeta-zartadak miñik eman ez zezaioketen.

Gabriela antxe bertan tiroz il zuten.

Orretzaz gañera amar aldiz irakurri zuan arako ura bururatuko zitzaion Teresalinari: iru praille bidean aurrera zijoazela nola ero batek arrika eman zien eta nola bata bestearen aurrean jartzen zan arria zetorrenean.

Maria'ren Prantziskotar Mixiolariak gure Aita San Prantziskoren odola daramate azalpean, aren semeen egiteak amaika aldiz berriztatu dituzte.

Biar ere ba ote?

Esatetik egitera tarte aundia askotan, baña Teresalinak ordu gutxi barru esana burutuko du.